Domingo Beltrán, 2 - 01012 Vitoria-Gasteiz - Tel: 945 145 391 · Fax: 945 131 685
Laguntzen helburua (2. artikulua)
- 2. artikuluan zehaztua. Laburbildurik, laguntzak helburu hauetara zuzentzen dira: uraren osasungarritasuna bermatzea, hornikuntza eta saneamenduaren kudeaketa eta kontrola hobetzea, iraunkortasuna sustatzea, eta Uraren Esparru Zuzentarauaren eta EAEko Ur Legearen helburuak sustatzen dituzten zabalkunde ekintzak babestea.
- 6. artikuluan laguntzarik jaso EZIN izango duten inbertsio eta gastuak zehazten dira.
Data nagusiak
- Eskaerak aurkezteko epea (8. art.): 2009ko ekainaren 17an 12:00etan bukatuko da (deialdia ALHAOn argitaratu eta bi hilabetera).
- Eskaerak ebazteko epea (9. art.): gehienez ere 2009ko uztailaren 15a.
- Inbertsioa egiteko eta Araba Uraren Agentziari gastuen ordainketa erreklamatzeko epea (12. art.): 2009ko abenduaren 31n bukatzen da.
Eskatutako agiriak (8. art.)
ESKABIDEA EGITEKO
- Laguntza Deialdiko testuaren bukaeran eskabide orria erantsi da. Hau da derrigorrez erabili behar dena. Agiriak egiaztatzeko baliagarria izan daitekeen zerrenda bat ageri da ereduan.
- 11. artikuluan dirulaguntzarako HIRU aurrekontu aurkeztu behar direla aipatzen da.
LAGUNTZA ORDAINTZEKO
- Diruz lagundutako gastua ordaindu izanaren banku agiria eskatuko da, baita ere haren faktura originala (bueltatu egingo da).
Bigarren deialdia (14. art.)
Horretarako dirurik badago, bigarren deialdi bat ezarriko da, non ukatutako eskaerak berrikusi eta eskaera berriak onartuko baitira. Data nagusiak:
- Eskaerak aurkezteko epea: 2009ko urriaren 20an 12:00etan bukatuko da.
- Eskaerak ebazteko epea: gehienez ere 2009ko abenduaren 31a.
- Inbertsioa egiteko eta gastuen ordainketa erreklamatzeko epea: 2010ko otsailaren 28an bukatzen da.
Araba Uraren Agentziarekin kontaktatzea
Deskarga ezazu Araba Uraren Agentzia Saren Diru Laguntzen Deialdi Publikoak.
Artxiboa PDF formatua izan da.